Emaneurre taldeak antolatutako Euskal Herriko artisau garagardo azoka bederatzigarren aldiz egin da Ordizian. Aurreko eguneko dastaketen ondoren, azoka eta lehiaketa Plaza Nagusian burutu dira gaur, hamalau ekoizleren garagardoak dastatzeko aukera eskainiz.
Parte hartu duten ekoizleen artean, Basabe (Legorreta), Kaneta (Hendaia), Baobeer (Elgeta), Iparra (Tolosa), Gross (Donostia), Atala (Burlata), Scimmia (Gasteiz), Garagart (Gasteiz), Brewewry land (Zumaia), Versum (Irun), Gerrigardo (Eskoriatza), Tensina (Jaka), Blas tito (Gorliz) eta Zampano (Aizarnazabal) izan dira. Epaimahaia hainbat adituk osatu dute.
Arratsaldean, azoka berriro ireki da 17:00etan, eta Broken Brothers Brass Band eta Joseto Ta Alaiak elektrotxarangak musika giroa jarri dute. Gauean zozketak, Toka txapelketa eta Espuela ekitaldiak izango dira, eta azoka gauerdian itxiko da. Garagardoaz gain, txerri burruntzian, kroketak, Lazkaoko taloak, Dona doni izozki artisauak eta Artzabaltzako ogi artisaua dastatzeko aukera ere egon da.




