Elgetako udalekuetarako izen-ematea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik

Bi eta hamalau urte bitarteko haurrek ekainaren 22tik uztailaren 24ra bitartean gozatu ahal izango dute udalekuaz.

Haurrentzako eskulanak eta materialak mahai baten gainean.
IA

Haurrentzako eskulanak eta materialak mahai baten gainean.

Elgetako Udalak jakinarazi duenez, aurten ere udalekuak antolatuko dituzte 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzat, ekainaren 22tik uztailaren 24ra bitartean, eta izen-ematea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik.

Interesdunek Elgetako Udaletxean bertan eman dezakete izena, udala@elgeta.eus helbidera idatziz edo udalaren karteldegian dagoen QR kodea erabiliz. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, goizeko 09:00etatik 13:00etara.
Prezioak aste kopuruaren arabera aldatzen dira, 40 eurotik (aste bat) 105 eurora (bost aste). Gainera, familiako bigarren haurrak %30eko deskontua izango du, eta diru-sarrera txikiak dituzten familiek %90erainoko hobariak jaso ditzakete.
Programaren barruan, igerilekurako irteerak, diskofesta eta lehen hezkuntzako bosgarren mailatik gorakoentzat gaueko egonaldi bereziak antolatuko dira. Jarduera osagarrietan parte hartzeko, udalekuetan izena emanda egotea beharrezkoa da.