Interesdunek Elgetako Udaletxean bertan eman dezakete izena, udala@elgeta.eus helbidera idatziz edo udalaren karteldegian dagoen QR kodea erabiliz. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, goizeko 09:00etatik 13:00etara.
Prezioak aste kopuruaren arabera aldatzen dira, 40 eurotik (aste bat) 105 eurora (bost aste). Gainera, familiako bigarren haurrak %30eko deskontua izango du, eta diru-sarrera txikiak dituzten familiek %90erainoko hobariak jaso ditzakete.
Programaren barruan, igerilekurako irteerak, diskofesta eta lehen hezkuntzako bosgarren mailatik gorakoentzat gaueko egonaldi bereziak antolatuko dira. Jarduera osagarrietan parte hartzeko, udalekuetan izena emanda egotea beharrezkoa da.




