Abuztuaren 12 an izango den eklipsearen harira, Arrasateko Udala k eta Gipuzkoako Aldundi ak hainbat neurri hartuko dituzte Landa auzoetan pertsonen segurtasuna bermatzeko eta eguneko trafikoaren kudeaketa errazteko.
Bi neurri dira aipagarrienak. Alde batetik, Bedoña auzora ezin izango da autoz igo, errepidea zabaltzeko egiten ari diren obrak direla eta. Makinek aparkalekua okupatzen dutenez, bidea ez dago erabilgarri autoentzat.
Bestetik, auzoko aparkalekua betetzen denean, ezin izango da autoz igo Landa ra. Bidea itxi egingo dute eta oinez bakarrik igo ahal izango da. Horren harira, Udala k autobus zerbitzua indartuko du.
Udal arduradunek auzo horietan bizi diren herritarrei joan-etorriak aurrez planifika ditzaten eskatu diete. "Udalak eskertzen du herritarrek ulertu eta lagundu izana murrizketa horien aurrean, beharrezkoak baitira segurtasuna eta jardunaldiaren garapen egokia bermatzeko", adierazi dute prentsa-ohar bidez.




