Bergarako Udala k astelehen honetan ekin dio Urteagako bidegorriaren bosgarren faseari, Urteaga kalearen amaieratik industrialdeko sarrerarainoko tartea hobetzeko. Jarduketa honek inguruko bidegorri sareari jarraipena emango dio.
Construcciones Zubieder SL enpresari esleitu zaizkio lanak, 173.434,03 euro ko aurrekontuarekin (BEZ barne). Enpresak lau hilabeteko epea izango du obrak amaitzeko.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundi aren ekimenez Urteaga kalean egingo den bidegorriaren amaieraren eta egungo bidegorriaren arteko lotura egiteko planaren parte da. Lanek Urteaga kalearen bukaeratik industrialdeko sarrerarainoko tartea hartuko dute. Proiektu teknikoa Xabier Zabala Urriategi arkitektoak landu du.
Jarduketa honek hainbat lan aurreikusten ditu, hala nola eraispenak, desmuntatzeak, egiturak eta zoladurak egokitzea, barandak eta babes elementuak instalatzea, azpiegiturak berritzea, eta margoketa zein seinaleztapen lanak egitea.
Udalak bizikletaz eta oinezkoen mugikortasunerako azpiegiturak hobetzen eta osatzen jarraitu nahi du, herriko bidegorri sarearen jarraitutasuna indartuz. Urteaga inguruko lotura burutzea funtsezkoa izango da udalerriko mugikortasun jasangarriko sarean.
Obrak irauten duten bitartean, enpresa adjudikaziodunak neurriak hartu beharko ditu oinezkoen, txirrindularien eta ibilgailuen joan-etorriak ahalik eta gutxien oztopatzeko. Era berean, lan eremuan igarobide segurua bermatuko da, beharrezko seinaleztapen eta babes elementuekin.




