Ekitaldi honek, iaz bezala, Garagardo Azokaren egitaraua osatuko du eta Mojategiko instalazioetan egingo da. Antolatzaileek azpimarratu dute txapelketa kontakturik gabekoa dela, eta horrek esan nahi du edonork parte har dezakeela, errugbiari buruzko aurretiko ezagutzarik izan gabe.
“"Errugbiaz ez jakitea ez da garrantzitsua, guztiok ulertzeko moduko lehiaketa baita, horregatik, garrantzitsuenak zuek eta zuen ingurukoak zarete."
Izena emateko epea zabalik dago jada. Interesatuek galdetegi bat bete dezakete, Arrasate Errugbi Taldeak horretarako prestatu duena. Izen-ematearen prezioa 8 eurokoa da, eta horren barruan ekitaldiko kamiseta eta hirugarren denbora daude, besteak beste.




