Jatorrizko lizitazioa argitaratzear zegoen, baina Udalak CSIC eko Ingurumen Diagnostiko eta Uraren Ikerketen Institutuaren (IDAEA) azterlan bat ezagutu ostean eten egin da. Txosten horrek adierazten du orain arte haur parkeetan erabili izan diren kautxuzko zoruetan substantzia kaltegarriak aurki daitezkeela.
Ondorioz, hainbat teknikari eta enpresari kontsultatu zaie, erorikoen kolpeak arintzeko segurtasun-araudiek eskatzen dituzten lur motelgarrietarako aukera berriei buruz. Gaur egun, Udala jasotako aukerak aztertzen ari da, besteak beste, kortxoan oinarritutako sistemak.
Lizitazio berriak kontuan hartuko ditu bai materialen toxikotasuna, bai erorikoen aurkako babesa bermatzeko eskakizunak.




