Udalaren ekimen honek Aretxabaletako gaztetxoen oporraldia aktiboki betetzea du helburu. Guztira, 28 begirale eta bi koordinatzaile arduratuko dira hiru astez luzatuko den kanpainaren dinamizazioaz.
Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Hala ere, ostegunetan ordutegia luzatu egingo da, arratsaldeko 17:00ak arte, jarduera bereziak antolatzeko aukera emanez.
Programazioaren barruan eskulanak, sukaldaritza tailerrak eta txangoak nabarmentzen dira. Gainera, San Fermin ospakizuna izan da lehen egunetako jarduera nagusietako bat.
Udalak azpimarratu duenez, udalekuek elkarbizitza, parte-hartzea eta berdinen arteko harremanak sustatzen dituzte, balio sozialak eta iraunkortasuna bultzatuz.




