Antzuolako Garaiko tunela itxi dute, egoera arriskutsuagatik

Udazkenean auzolanean garbitu bazuten ere, pareta eta sabaiko egitura ezegonkorra dela baieztatu dute.

Irudia generikoa bada, hasi 'Irudi generikoa...' honekin. INOIZ ez izen propioak.
IA

Irudia generikoa bada, hasi 'Irudi generikoa...' honekin. INOIZ ez izen propioak.

Antzuolako Garaiko tunela behin behinean itxi dute, kontserbazio egoera arriskutsua dela eta. Udazkenean auzolanean egindako garbiketa ez dela nahikoa izan baieztatu dute.

Joan den udazkenean auzolanean egindako tunelaren garbiketa ez da nahikoa izan. Aldundiko teknikariek baieztatu dute tunelaren paretako eta sabaiko egitura nahiko ezegonkorra dela. Hori dela eta, behin behinean itxi dute tunela, egitura gogortu eta segurtasun baldintzak betetzen dituenean berriro zabaltzeko asmoz.
Olatz Lezeta alkateak adierazi du "etorkizunean" egingo dela beharrezko esku-hartzea, baina oraindik ez dago zehaztuta "noiz eta nola" gauzatuko den.
Inguruko auzotarrek ohartarazi dute Antzuolatik Deskargarantz doazen oinezko batzuek, bidea itxita ikustean, ondoko itxituratik salto egin eta zelai batetik jarraitzen dutela pasioa. Amilleta baserriaren jabetzako zelai horretan ganadua egoten dela gogorarazi dute, eta horregatik, hori ez egiteko eskatu dute.
Bide berdeko erabiltzaileentzat, alternatiba gisa, Galardi baserritik Basalgoko errepiderantz joatea gomendatu dute. Galardi baserrira heltzerakoan, ezkerrera hartu beharrean eskuinera hartu, Basalgoko errepidera iristerakoan gora segi, eta Deskargara jarraitzeko Garaikotik eskumara hartzea, tunela atzean lagata.
Vasco-Navarro trenak pasatzen zen trazaduran, gaur egun bide berdean, antzeko esku-hartzeak egin izan dira Antzuolan. Esaterako, Jauregiko tunela konpontzeko lanak egin zituzten 2023an.