Antzuolak larrugintza tradizionala gogoratzeko erakustokia eraikiko du

Metalezko eta kristalezko egitura batek babestuko du larrugintzaren historiari eskainitako espazioa.

Irudi generikoa eraikuntza lanak.
IA

Irudi generikoa eraikuntza lanak.

Antzuolan larrugintza tradizionala eta uhalgintza gogoratzeko erakustokia eraikiko dute, metalezko eta kristalezko egitura batez babestuta.

Antzuolan larrugintza tradizionala eta uhalgintza gogoratzeko erakustokia eraikiko dute. Egitasmoa gauzatzeko, altzairuzko txaparekin eta kristalarekin osatutako bitrina bat jarriko dute, eta dagoeneko hasi dira horretarako lanak. Udalaren garabiak erakustokia txapaz babestera eraman du, eta hurrengo pausoa kristala jartzea izango da, Narruolako kideen arabera.
Udalak 3.070,89 euroko aurrekontua bideratu du proiektu honetara. Datorren astean erabakiko dute Udalak eta Narruolak erakustokiaren barruan zer jarri. Asmoa iraganeko larru-ontzaileek erabiltzen zituzten tresnak eta emakume uhalgileek egindako produktuak erakustea da.
Erakustokiari informazio-panel batek lagunduko dio, eta QR kode bat izango du, bisitariek Antzuolako iraganeko larrugintzan sakontzeko aukera izan dezaten. Erakustokia udan zehar egokituko dute, ziurrenik Antzuolako jaiak baino lehen.