Zurrunbilok 25 urte: surfaren historia eta mahai-ingurua gaur

Debako Kultur Elkartean bilduko dira gaur arratsaldean Zurrunbilo Ur Kirol Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko, fanzine aurkezpen eta mahai-inguru batekin.

Kultur etxe batean elkartutako jende taldea, aurkezpen bat entzuten. Giroa beroa eta erakargarria da, liburutegi-apalak eta mikrofono bat ikusgai. Argiztapen leunak giro atsegina sortzen du.
IA

Kultur etxe batean elkartutako jende taldea, aurkezpen bat entzuten. Giroa beroa eta erakargarria da, liburutegi-apalak eta mikrofono bat ikusgai. Argiztapen leunak giro atsegina sortzen du.

Zurrunbilo Ur Kirol Elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko du gaur, irailaren 4an, Debako Kultur Elkartean, 19:00etan.

Aurten mende laurdena bete duen Zurrunbilo Ur Kirol Elkarteak ekitaldi berezia antolatu du bere bazkideentzat eta herritar interesdunentzat. Gaur, irailak 4, Debako Kultur Elkartean izango da hitzordua, 19:00etan.
Ekitaldiaren hasieran, "Debako surfaren historia 1980 eta 2026 artean" izenburuko fanzinea aurkeztuko dute. Argitalpen hau Ander Tolosa Urcelayren testuek eta argazkiek osatzen dute, Zurrunbiloren zuzendaritza taldeak berrikusia eta Alex Turrillasek (Sutan Grafik) diseinatua. Fanzineak elkartearen historia eta surfak Deban izan duen bilakaera jasotzen ditu.
Ondoren, "Surfa lehen eta orain" izenburuko mahai-ingurua izango da. Bertan parte hartuko dute Iñigo Galarraga, Irene Txurruka, Sabas Bedialauneta eta Jon Egaña surflari historikoek, Miren Artetxek moderatuta.
Gainera, Zurrunbiloren merchandising postua egongo da eta Iskra Selectors-en musika girotuko du ekitaldia. Antolatzaileek gogorarazi dute ekitaldi guztietara gonbidatuta daudela elkarteko bazkideak eta herritar guztiak.