Pil-pilean elkartea, Zabaltzen Sartu kooperatiba eta Soraluzeko Udala k antolatu dute 'Soraluzeko Arrozak' ekimenaren seigarren edizioa. Ekitaldia uztailaren 19an izango da, jai patronalen aurreko igandean.
Ekimenaren helburua da "soraluzetarren arteko loturak estutzea jatorri ezberdinetakoak eta, aldi berean, kultura, hizkuntza eta jatorri aniztasuna aitortzeko gunea izatea, batzen gaituena azpimarratuz". Jardunaldia 11:00etan hasiko da Puente Principal ean, non jolas librearentzako gune zabala egongo den.
Egitarauak, gainera, tokiko batukada taldearen kalejira bat ere jasotzen du (13:00etatik aurrera) eta, noski, bertaratzen diren guztientzako arroz dastaketa bat (13:30etatik aurrera).
Nahi dutenek Arianne (601 602 347) edo Itziar (699 236 164)ekin harremanetan jarri ahal dira izena emateko, uztailaren 9ra arte.




