1996ko irailaren 28an ateak ireki zituenetik, Portalea gune garrantzitsua bihurtu da herritarrentzat, tokiko elkarteentzat eta euskal sortzaileentzat. Hiru hamarkadatan, bederatzi milioi bisita inguru jaso ditu, eta gaur egun ehun pertsona inguruk garatzen dute bertan beren eguneroko jarduera profesionala.
Ospakizunaren ardatz nagusia irailaren 18tik urriaren 25era egongo den erakusketa izango da. Bertan, azken hogeita hamar urteetan zentroan banaka erakutsi duten hirurogei artista baino gehiagoren lanak bilduko dira, euskal sorkuntzaren ibilbidea irudikatuz.
Kultur guneen eginkizunari buruzko hausnarketa egiteko, hitzaldi ziklo bat antolatu da irailaren 24tik urriaren 6ra. Gainera, herritarrek zentroaren funtzionamendua eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute irailaren 25ean eta urriaren 2an egingo diren ate irekiko jardunaldietan.




