Partida, halako final batek eskatzen duen bezala, maila gorenekoa izan da, eta giroa ikaragarria izan da harmailetan. Lehia tentsio eta erritmo handikoa izan da hasieratik amaierara, eta hernaniarrek markagailua irauli behar izan dute igoera lortzeko.
Izan ere, hiru goleko abantailarekin zeuden elgoibartarrak ordu laurden falta zela (18-21), eta Hernani jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Baina orduan atera zuten etxekoek beren onena, eta dena kontra zutenean, partida berdindu zuten (21-21). Zoramena nagusitu zen harmailetan, eta hortik aurrerakoa sekulakoa izan zen.
Hortz bat galdu du Oier Alegria hernaniarrak.
Elgoibar izan zen orduan jokalari bat gutxiagorekin geratu zena, 50. minutuan falta gogorra eginda (Oier Alegria hernaniarrak hortz bat galdu zuen), eta ondo baliatu zuen Hernanik, bi goleko abantaila eskuratuz (24-22).
26-23 ziren bost minuturen faltan, baina ez zen partida amaiera erraza izango. Hernani jokalari bat gutxiagorekin geratu zen bi minuturen faltan (27-25), baina bikain eutsi zion defentsan, eta beste jokalari bat ere galdu zuen minutu erdi falta zela (29-27). Baina igoerak ez zion ihes egingo ordurako, eta epailearen azken txistu hotsak dantzan jarri zituen jokalariak kantxan eta zaleak harmailetan. Elkarrekin ospatu zuten garaipen handia eta igoera, Axeri Dantza ren eta Txoria txori abestiaren doinuen airera.




