Hansa-Flex Ibérica konpainiak Eibarren ireki ditu bere bulego eta lantegi berriak. Enpresaren helburu nagusia Euskadiko ehun industrialarekin harreman estuagoa izatea da, sistema hidraulikoen mantentze-lanetan eta osagaien hornikuntzan zerbitzu eraginkorragoa emanez.
Udal ordezkaritzak, Jon Iraola alkatea buru zela, instalazioak bisitatu ditu enpresaren jarduera eta hazkunde-aurreikuspenak bertatik bertara ezagutzeko. Bisitan, udaleko arduradunek enpresaren funtzionamendua eta Eibar aukeratzeko arrazoiak aztertu dituzte.
Enpresak nabarmendu duenez, Eibarren duten kokapena estrategikoa da, inguruko makina-erremintaren sektorearekin eta automobilgintzarekin duten gertutasunagatik. Udalaren iritziz, mota honetako enpresen etorrera positiboa da herriaren industria-erakargarritasuna indartzeko.




