Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Sailaren menpeko erakunde publikoak, esleitu du proiektua. Pasabideak irisgarria izango da, eta igogailua eta eskailera izango ditu Toletxe kaletik Urruzuno parkera sartzeko.
UTE Altuna eta Uría S.A.-Burdin Eraikuntzak S.L. enpresak egingo du obra. Pasabideak zabalera aldakorra izango du: 3 metro Urruzunoko aldean eta 6 metro igogailuarekin eta eskailerarekin konektatzen den gunean, bi aldeetatik modu erosoan iristeko. Eskailerak, berriz, 2,5 metroko zabalera izango du. Trenbideen gainetik 31 metro inguruko argia izango duen pasabidea eraikiko da.
Urruzuno parkera sartzeko, egungo bidea desbideratuko da, kalistenia egiteko gunea inguratuko duen kurba leun batekin. Bidearen eta gune horren artean 35 cm-ko desnibela egongo da, eta hori aldapa landarez hornitua konponduko da. Urbanizazioak, gainera, komun autolimpagarri bat integratuko du igogailuaren dorrearen eta inguruko gastronomia elkarte baterako sarbide-eskaileraren arteko espazioan.




