Urtero antolatzen diren auzoz auzoko bilerak garrantzitsuak dira Udalarentzat, herritarren iritziak entzutea eta horiek hobekuntzak egiteko baliatzea helburu dutelako. Aurten, aurrez aurreko topaketak egingo dira, baina baita ere idatziz, online edo zuzenean bilerak jarraitzeko aukerak eskainiko dira.
Herritarrek beraien galderak eta eskaerak Udalari helarazteko lau modu izango dituzte: online, www.labur.eus/auzoz2026 helbidean; zuzenean auzo-bilera bakoitzean; udaletxean, turismo bulegoan edo liburutegian jarritako buzoietan eskuorriaren bidez; eta YouTubeko zuzeneko emankizunean iruzkin bat eginez.
Batzarrak Zabiel kultur etxea n izango dira, guneka antolatuta. Egun bakoitzean gune horretako auzoei dagozkien kexei, iritzi eta iradokizunei erantzungo zaie. Gainera, ezin dutenek parte hartu, Mutrikuko Udala ren Youtube kanalean jarraitu ahal izango dituzte zuzenean edo nahi dutenean.
Lehenengo gunea azaroaren 28an, zapatuan, 11:00etan izango da, eta Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendiko auzoei erantzungo die. Bigarren gunea azaroaren 30ean, astelehenean, 18:00etan izango da, Txurruka plaza eta inguruko auzoentzat. Hirugarren gunea, berriz, abenduaren 1ean, martitzena, 18:00etan izango da, Jose Antonio Ezeiza eta inguruko auzoei zuzenduta.




