Eibarko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) hitzarmen bat sinatu dute, martxoaren 31 an inauguratutako Estaziño-Azitain pasealeku berriaren ingurumen- eta paisaia-integrazioko lanak egiteko. Jarduketa horien helburua ingurunea berdetzea eta egokitzea da, espazio urbano berri hau herritarrentzat atseginagoa, jasangarriagoa eta irisgarriagoa bihurtzeko.
Proiektuak landaredia, itzal-guneak eta ingurumenaren eta ingurunearen kalitatea hobetzeko beste elementu batzuk sartzea aurreikusten du. Hitzarmenaren arabera, Eibarko Udala k pasealekuaren ingurumen- eta paisaia-integrazioko proiektuaren idazketa eta garapena hartuko ditu bere gain. Bestalde, Euskal Trenbide Sarea k aurreikusitako obren kontratazioa, gauzatzea eta finantzaketa kudeatuko ditu.
Sinadura honek ETSk eta Eibarko Udala k pasealekua irekitzeko ekitaldian iragarritako akordioa berresten du. Ireki zenetik, pasealekua denbora gutxian aisialdirako gune garrantzitsu bihurtu da bai Eibar ko bizilagunentzat, bai Eibar eta Elgoibar arteko bidegorritik datozenentzat. Inaugurazio ekitaldian adierazi zenez, ETSk obren lizitazioa, kontratazioa, gauzatzea, zuzendaritza eta finantzaketa osoa egingo ditu. Obra hauek 686.531,07 euroko aurrekontua dute eta bost hilabeteko gauzatze-epea.




