Deba ko kultura agenda antzerkiz beteko da datorren astean, Goaz Antzerki Taldea k antolatutako XXXIX. Antzerki Astearen edizio berri batekin. Maiatzaren 22tik 31ra bitartean, herriko hainbat agertoki izango dira proposamen sortzaile askotariko gune erreferente, publikoari antzerkiaren magia gozatzeko aukera emanez.
Hasiera ostiral honetan, maiatzak 22, emango zaio, Zurrunka Teatroa & Semilla Voladora ren eskutik “Birakolore” obraren eskutik, Simón Berasaluze plazan, 19:00etan.
Larunbatean, maiatzak 23, La Zurriola Antzerki Eskola ren txanda izango da, “Bernarda klownaren etxea” antzeztuz Agirre Jauregi ko Ispilu Aretoan, 19:00etan. Egun bat geroago, Arrapaladan konpainiak “Abdukzioak, ke barbaridad” obra aurkeztuko du agertoki berean, 12:30ean.
Antzerki egitarauak aurrera jarraituko du maiatzaren 26 an, non “Romeo=Julieta” eta “Herri lo” lanak antzeztuko diren 18:00etan. Ondoren, maiatzaren 28 an, berriz ere Agirre Jauregi n, “Requiescat in pace” obra izango da protagonista, 18:00etan lehen saioan eta 19:00etan bigarrenean. Lan hauek Gozatuz antzerki ikastaroaren ikasleen eskutik etorriko dira.
Bestalde, Itzuli konpainiak “Adriene Bergson-Johnson” monologoa taularatuko du maiatzaren 30 ean, 19:00etan, Agirre Jauregi ko Ispilu Aretoan. Maryse Urrutyren lan honek, Texasen jaiotako emakume baten istorioa kontatzen du, euskal sustraiak aurkitu eta euskal kultura zein Euskal Herria salbatzeko abenturari ekiten diona.
Halaber, maiatzaren 31 ean, 19:00etan, Itziar reko Burugorri gunean, Giltxaro (Bilbao) konpainiaren “Alperrak, tunanteak eta maleanteak” obra antzeztuko da. Memoria eta historia umorearen bidez lantzen dituen pieza labur honek, gozamena aldarrikatzen du.
Antzezlanekin batera, inprobisazioari buruzko bi jardunaldi ere izango dira. Supituki Show k inprobisazio antzerki saio bat eskainiko du maiatzaren 30 ean, 19:00etan, Agirre Jauregi ko Ispilu Aretoan. Hurrengo egunean, maiatzaren 31 ean, inprobisazioari buruzko tailerra izango da bertan, 10:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena https://labur.eus-/GoazAntzerkiAstea webgunean edo goazantzerkitaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
“Bernarda klownaren etxea”, “Abdukzioak, ke barbaridad”, “Supituki Show” eta “Adriene Bergson-Johnson” lanetarako sarrerak https://labur.eus/GoazAntzerkiAstea webgunean eros daitezke aurrez.




