Goizean goiz hasiko da eguna, Tolosa ko dulzaineruek, Giro Arte dulzaineruek eta Incansables txarangak jota, Arramele, Amarotz, Izaskun, San Esteban, Iurramendi, Iurre eta Berazubi auzoetatik ibiliz.
Ordu berean, Eduardo Mokoroa eta Isidro Larrañaga musika eskoletako ikasleek, Konponezinak txarangak, Uztaritzeko Herri Soinua k eta Tolosa ko txistulariek joko dute udalerriko hainbat puntutan.
Eguerditik aurrera, pasacalle-ek kontzertuei lekua utziko diete. Alde Zaharrean Tolosa Kantari k joko du; Lopez-Mendizabal pasealekuan, Erromeria, The Konbix, Isi jazz eta Garena; Euskal Herria plazan, Garigabeak, Ostegunetan eta Diversity; eta plaza Berrian, Hodeiertz eta Laskorain abesbatzek, Eduardo Mokoroa musika eskolako klarinete taldeak eta Isidro Larrañaga akordeoi orkestrak joko dute.
Musika gastronomiarekin uztartuko da 14:30ak aldera. Zerkausia gunean, Laskorain ikastola k prestatutako herri-bazkaria izango da. Bertatik ateratako etekinak Zutani elkarteari bideratuko zaizkio, udalerrian laguntza humanitarioa ematen duenari. Txartelak salgai daude dagoeneko Xirimi eta Orbela tabernetan, 15 euro helduentzat eta 10 euro 14 urtetik beherakoentzat.
Arratsaldean, Les Incognitos taldeak joko du Alde Zaharrean. Gaueko 22:30ean, berriz, ekitaldi nagusia iritsiko da. Euskal Herria plazan, 2013an sortutako heavy-bluegrass taldeak, Moonshine Wagon ek joko du. Ondoren, Olloki taldea k rock, pop-rock eta ukitu elektronikoak nahastuko ditu agertokian.




