Gaur goizean, Tubacex eko langileen ordezkariek eta zuzendaritzak bilera egin dute, eta bertan lan hitzarmen berriari argi berdea eman diote. Multinazionalak epe muga jarri zien sindikatuei gaur arte, eta horietako hiru (ELA, STAT eta CCOO) afiliatuekin bildu eta proposamena bozkatu dute.
Hiru erakundeetako kideek baiezkoa eman diote enpresaren proposamenari, eta, ondorioz, 2029 ra arte lan hitzarmen berria egongo da indarrean. Negoziazioetan puntu garrantzitsu bat izan zen 2021 eko grebaren ondoren kaleratze guztiak gelditzea lortu zela, baina soldatak izoztuta geratu ziren, eta KPI a asko igo da ordutik.
Galdutako erosmen ahalmena orekatzeko, enpresak 2.000 euroko aparteko ordainketa bat proposatu du aurten, aurreko urteetako galerak konpentsatzeko. Horrez gain, 2025 ean KPI a gehi %1,75 kobratzea eskaini du, eta 2026-2029 tartean KPI a gehi %0,5.
Inbertsioen eta ekoizpenaren esparruan, Tubacex ek proposatu du Abu Dhabi rako egingo den eskariaren %80 Aiaraldea n ekoiztea, eta aurreko urteko negozio kopuruaren %1 tokiko lantegietan inbertitzea.
“"Aurkeztutako proposamenak hobekuntza ekonomikoak saltzea du helburu, baina benetan ez dute azken urteetan metatutako erosteko ahalmenaren galera konpentsatzen, eta oso urrun geratzen dira plantillak galdu duenetik. Eta hori guztia funtsezko gaietan benetako aurrerapenik eman gabe: eskubide sozialak, mugikortasunaren mugak edo enplegu-bermeak."
Akordioaren aurka agertu den sindikatu bakarra LAB izan da. Zentralak enpresari xantaia egitea leporatu dio, eta urte eta erdiz negoziazioa blokeatu ondoren, presaka aritzea akordioaren bila. Azken hilabeteetan, langileek lanuzteak egin dituzte lan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko.




