Abuztuaren 12a egun berezia izango da Aiaraldea rentzat, eguzki eklipse total bat dela eta. Fenomeno astronomiko honek, non Eguzkia, Ilargia eta Lur planeta lerro berean kokatuko diren, Ilargiak eguzkia erabat estaliko duenean gaua bezalako argiztapena sortuko du une batez. Ehunka urtetan errepikatuko ez den gertaera honen lekuko izateko aukera paregabea eskainiko du eskualdeak.
Eklipsea abuztuaren 12 an hasiko da, 19:30ak aldera, lehenik eklipse partzial gisa. Ilargiak pixkanaka Eguzkia estaltzen joango da, eta prozesuak 20:27etan joko du goia. Une horretan, 60 segundoz, Ilargiak erabat estaliko du Eguzkia, tenperaturak nabarmen jaitsiz eta haize-boladak sortuz. Ondoren, eguzkia berriro agertzen hasiko da.
Fenomenoa behar bezala behatzeko, ipar-mendebaldeko ortzimuga garbi duen lekua bilatzea gomendatzen da, eguzkia nahiko baxu egongo baita. Gainera, segurtasun neurriak hartzea ezinbestekoa da; eguzkia begi hutsez ez ikusteko, eklipse-betaurrekoak erabiltzea beharrezkoa izango da. Hainbat optika eta erakundetan banatzen hasi dira jada.
Erakundeek jende-olde handia espero dute ikusleentzako guneetan, eta horregatik, joan-etorriak mugatu eta aurreikuspenarekin jokatzeko deia egin dute.
Amurrion, eklipseak bat egingo du txupinazoarekin. Festa giroan, Zaprast elektrotxarangak gidatuta, kalejira bat egingo da eklipsea ikusteko puntu egokira. Gainera, Amurrioko Udala k eklipsea modu seguruan ikusteko betaurrekoak banatuko ditu arratsalde horretan.




