Istripua Etxaurren Ikastolako autobusean A-3641 errepidean, zauriturik gabe

Aiarako eta Okondoko udalek azpiegituraren arazoak behin betiko konpontzeko eskatu diote Diputatuari.

Autobus bat errepide estu batetik ateratzen ari den irudia, kamioi bat ere ikusgai.
IA

Autobus bat errepide estu batetik ateratzen ari den irudia, kamioi bat ere ikusgai.

Gaur goizean Etxaurren Ikastolako umeak garraiatzen zituen autobusetako batek istripua izan du A-3641 errepidean, kamioi batekin espazio estuan topo egin ostean.

Gaur goizean Etxaurren Ikastolako umeak garraiatzen dituen autobusetako batek istripua izan du A-3641 errepidean. Zehazki, kamioi bat aldi berean bidea zeharkatzen ari zenean errepidetik atera da autobusa, espazioa estua baita. Zorionez, ez da zauriturik egon.
Edonola ere, Aiarako eta Okondoko Udalek berriro exijitu diote Jon Nogales Diputatuari -errepideak dira bere eskumena- behin betiko konpontzea azpiegitura horretan dauden arazoak. Izan ere, kamioien eta trafiko astunari lotutako ezbehar nahiko jazotzen dira puntu horretan.

Azpiegiturak berak hobekuntzak behar ditu segurtasuna bermatzeko.

Okondoko Udalak Nogalesi berari jakinarazi dio gertatutakoa. Aiarako Udalak, bere aldetik, duela aste gutxi bidali zion komunikazioa Diputatuari exijitzeko esku-hartzea puntu horretan. Gaur ere eskutitza bidali diote azaltzeko zer gertatu den.
Okondo Udalak oharra plazaratu du azpimarratzeko arazoa ez dela berria eta konponbideak eskatu dituztela duela urteak. Aiarako Udalak, bere aldetik, goizean mezu generikoagoa argitaratu du sare sozialetan, Etxaurren Ikastolaren nahia jarraiki, alarma mezua ez sortzeko hezkuntza komunitatean.
Bi Udalen iritzia antzekoa da eta aldarrikatu dute azpiegiturak berak hobekuntzak behar dituela segurtasuna bermatzeko.