Urduñako Otxomaioak amaitu ziren atzo gauean, ohiko dinamikari jarraituz. Hiriko kale nagusietan barrena kalejira labur bat egin zen, negar eta barre uneak tartekatuz irudikatutako hileta batekin. Ondoren, Foru plazan Bihotzari su eman zioten, eta hainbat haurrek une hori baliatu zuten piloian murgiltzeko.
Urduñako Udala k balorazio positiboa egin du jai hauekiko, nahiz eta zenbait ohar egin dituen. Alde batetik, lehen asteburuan izandako eraso matxistak salatu ditu erakundeak, baina era berean, horren aurka egindako mobilizazioa nabarmendu du.
Bestetik, argindarrarekin arazo batzuk egon direla aitortu du udalak, baina arazo horiek guztiak hobetzeko lanean ari direla ziurtatu du.




