EH Bildu udal gobernu taldeak Jesus Guridi plazaren ingurua berritzeko proiektuaren aurrerapen nabarmenik ez egitea salatu du EAJ-PNVk. Jeltzaleen arabera, urteetan egindako iragarpen eta konpromiso publikoen ondoren, udalak ez du oraindik proiektu definitiboa ofizialki aurkeztu, ezta gauzatze egutegi argirik ere.
Ander Añibarro, EAJ-PNVko bozeramaileak, gogorarazi du jarduketa hau 2019-2023 agintaldian hasi zela, EAJ-PNVren alkatealdian, eta 2022ko urrian udalak enpresa bati esleitu ziola Jesus Guridi inguruko urbanizazioaren proiektu oinarri eta exekuzioaren idazketa.
"Latiorroko bizilagunek oso eskatutako eta garrantzitsua zen jarduketa bat zen, irisgarritasuna, argiztapena, espaloiak, saneamendua, gune berdeak eta inguruko mugikortasuna hobetzeko pentsatua", adierazi du Añibarrok.

EAJ-PNVk azaldu duenez, ideia nagusiak zituen aurreproiektua aurreko agintaldian idatzita zegoen, eta asmoa zen 2023ko udal hauteskundeen aurretik bizilagunekin kontrastatu eta ekarpenak jasotzea. Hala ere, prozesua geldiarazi egin zen EAJ-PNUtik EH Bildura agintea aldatu zenean, eta ordutik hona egoerak apenas egin du aurrera.
Jeltzaleek gogorarazi dute, gainera, EH Bilduk hainbat parte-hartze prozesu eta bilera egin dituela auzoko bizilagunekin agintaldi honetan, gauzatu gabe dagoen jarduketa baten inguruan itxaropenak sortuz.
"Proiektuaren inguruan asko hitz egin da, herritarrak deitu dira eta lana aurreratzen ari zenaren ideia helarazi da, baina errealitatea da hiru urte geroago oraindik ez dugula publikoki ezagutzen proiektuaren behin betiko edukia, ezta gauzatzeko benetako epeak ere", deitoratu du Añibarrok.

EAJ-PNVk gogorarazten du, halaber, 2024ko urrian Gastakako udal gobernuari publikoki eskatu ziola hilabete lehenago onartutako udal akordioa betetzea, jarduketa hau biziberritzeko eta kaltetutako auzo-komunitateekin batzorde espezifiko bat deitzeko. "Keza da denbora pasatzen jarraitzea eta auzoak erantzun zehatzen zain egotea", gaineratu du.
Bozeramaile jeltzaleak azaldu du azken udal batzordeetan gobernu taldeak zirriborro baten existentzia aipatu duela (2025eko udal aurrekontuak 18.150 euroko partida bat gordetzen zuen proiektua idazteko) eta hobekuntza teknikoak egiten ari zirela ziurtatu du, nahiz eta orain arte oposizioko taldeek ezta bizilagunek beriek ere ez duten dokumentua eskuratu.
"Berriro ere iragarkietan gehiago oinarritzen den kudeaketa baten aurrean aurkitzen gara, egintzetan baino. Parte-hartze asko, promes asko eta gauzatze erreal gutxi", esan du Añibarrok.
"Berriro ere iragarkietan gehiago oinarritzen den kudeaketa baten aurrean aurkitzen gara, egintzetan baino. Parte-hartze asko, promes asko eta gauzatze erreal gutxi", esan du Añibarrok.
EAJ-PNVk uste du egoerak EH Bildu udal gobernuaren "plangintza eta lidergo falta nabarmena" islatzen duela. "Latiorrok ezin ditu atzerapen gehiago pilatu proiektu batean, udalak berak lehentasunezkotzat saltzen duena. Bizilagunek gardentasuna, ziurtasunak eta beren auzoaren hobekuntzarako benetako konpromisoa merezi dute", adierazi du Añibarrok.
Azkenik, jeltzaleek berretsi dute beren konpromisoa Jesus Guridi ingurunearekin eta auzokoek historikoki helarazitako eskaerekin. "EAJ-PNVk proiektu hau aurrera ateratzeko defendatzen jarraituko du eta ez dadila bete gabeko promesen eta emaitzarik gabeko parte-hartze prozesuen artean lurperatu, argazkia bilatzen dutenak bakarrik. Laudiok propaganda gutxiago eta kudeaketa gehiago behar du", ondorioztatu du.