Larrinbeko Administrazio Batzarrak antolatuta, egunez eta gauez luzatu zen ospakizuna. Egitaraua 11:30ean hasi zen txupinazoarekin, eta egun osoan zehar hainbat ekitaldi izan ziren, hala nola meza, jubilatuen bazkaria, briska txapelketa eta haurrentzako jolasak.
Arratsaldean eta iluntzean, parrillada eta Otegiren dantzaldiarekin girotu zuten festa, herritar ugari bertaratu zirelarik.




