Orozko k hartuko du gaur Emakumeen Aiarako Biraren III. edizioaren hasiera, arratsaldeko 17:00etan udaletxe aurrean. Parte hartuko duten 180 txirrindulari inguruk 2,2 kilometroko erlojupeko etapa egin beharko dute.
Atzo aurkeztu zen proba Orozko n bertan, antolatzaile eta hainbat ordezkari politiko zein kirolariren babesarekin.
Bihar, larunbatean, Laudio n izango da bigarren etapa. 57 kilometroko ibilbidea izango du, Arespalditza ra luzatuko dena eta gero Laudio ra itzuliz.
Igandean jokatuko da 53 kilometroko azken lasterketa. 10:30ean hasiko da Amurrio tik, inguruak zeharkatuz (Larrinbe eta Saratxo, besteak beste) eta udalerrian amaituz.
Euskal eta Arabar Txirrindulari Federazioek, Laudioar Txirrindulari Elkarteak, Aiala Txirrindulari Elkarteak eta Amurrio Txirrindulari Elkarteak antolatutako ekitaldiak kadete eta junior kirolariei zuzenduta dago. Guztira, 18 taldek eman diote erantzuna deialdiari, Euskal Herritik zein Kanariar Uharteetatik, Asturiesetik, Extremaduratik eta Valentziatik etorritakoak.
Aurtengo edizioak erakusten du Emakumeen Aiarako Bira egonkortu egin dela egutegian. Gainera, interesdunek zuzenean jarraitu ahal izango dute proba osoa streaming bidez.




