Sektoreko sindikatuek deituta, langileek lanuzte historikoa egingo dute bihar. Negoziazio-mahaian dauden oztopoak eta sektorearen batasun falta dira gatazkaren erdigunean, patronalaren jarrerak baldintzatuta.
Grebaren eragina nabaria izango da Amurrio n. Kuskua elkarteak, esaterako, bertan behera utzi du bihar Amurrio Antzokia n egitekoa zen ikuskizuna, grebalariekin elkartasuna adierazteko.
Sektoreko ordezkarien arabera, egoera zaila den arren, sortzaileen arteko elkartasuna funtsezkoa izaten ari da mobilizazioak aurrera eramateko eta lan-baldintza duinak lortzeko bidean.




