Ekitaldi instituzionalean, Laudio, Amurrio, Legutio eta Asparreneko alkateak izan dira, besteak beste. Bertan, 1976ko uztailaren 21ean frankismoaren amaieran Bergaran bildu ziren udal ordezkariak gogoratu dira, Foruen abolizioaren mendeurrena eta autogobernuaren aldeko aldarria berritzeko helburuarekin.
Gaur egungo ekitaldiak ere asmo horixe bera du, 50 urte beranduago. EAJk eta EH Bilduko ordezkariek berretsi dute autogobernua berritzeko eta erabakitzeko konpromisoa, eta Euskal lurraldeek beren eskubide historikoak aldarrikatu dituzte.
“"Subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen segituko dugu."
Euskal lurraldeek beren eskubide historikoak aldarrikatu dituzte, eta hitzeman dute "subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen" segituko dutela.




