Amurrioko jaietarako egitaraua aurkeztu du Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak, Jai Kuadrillekin elkarlanean. Kuadrillen inplikazioa azpimarratu dute antolakuntzan, bilera guztietan parte hartu baitute batzordearekin eta Udalarekin.
Ekintza nagusiei eutsita, aurten ere ez da faltako parkeko paella txapelketa, baina abuztuaren 13an izango da, txupinazoaren osteko egunean.
Musika eskaintza ere askotarikoa izango da: Etxebarria aita-semeak, Disbauxa hardcore talde kataluniarra, Xendra, Herio, erromeriak eta DJak arituko dira parkeko zein Gazte Karpako oholtzetan.
Herriaren alde eta herritik antolatzen den egitarau honetan, hainbat eragilek parte hartzen dute: Jai Kuadrillak, Ernai, Etxerat, Mendiko Lagunak, Otsemeak, Ohiturak Kultur Taldea, Amurrio Harro, Euskalgintza Kontseilua, Amurrioko Emakumeon Sarea, SOS Aiaraldea eta Amurrio Aisia Eskaut Taldea.
Batzordeko kideek, Josu Arrieta k eta Nerea Luaces ek, lanaren garrantzia azpimarratu dute eta egitaraua herritar guztien gustukoa izatea espero dute.




