Argitalpen berri honek eskualdeko festa-maratoiaren hasiera markatzen du, irailera arte luzatuko dena. Bertan, Aiarako Jaien ondotik datozen Amurrioko San Jose eta Laudioko Gardea auzoetako jaiak, Otxomaioak eta San Prudentzio jaiaren inguruko informazio guztia bildu da.
Irakurleek herri eta auzo bakoitzean egunez egun egongo diren ekintza guztiak kontsultatu ahal izango dituzte. Gainera, agenda deialdietatik haratago, jaietako protagonisten hitzak ere jaso dira, ospakizunen ikuspegi osoagoa eskainiz.
Zenbaki berri honetan, beste hainbat gai interesgarri ere aurkituko dituzte irakurleek. Argitalpena datozen egunetan banatuko da doan eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan.




