Interesa duten hautagaiek maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko dute beren curriculuma eta aurkezpen gutuna lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora. Hautaketa prozesua maiatzaren 27tik 29ra bitartean egingo da, eta elkarrizketak egun horietan bertan burutuko dira, ekainaren 3an lanpostuan hasteko asmoz.
Lanpostuak Aiaraldea eskualde osoan hamabostekaria eta bestelako herri aldizkariak banatzea dakar. Horretarako, ezinbestekoa da gida baimena eta ibilgailu propioa izatea, baita euskaraz aritzeko gaitasuna eta taldean lan egiteko prestutasuna ere.
Eskaintzen den lanaldia hilabetean %33koa da, hau da, astean 13 ordu, hilabeteko egun puntual batzuetan pilatuta. Soldata 600 euro gordinetakoa da, 14 ordainsaritan banatuta.




