Udalak 2026 ko dirulaguntzen deialdia onartu du, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31 ra arte egongo da zabalik. Deialdiak establezimenduaren kanpo-errotulazioa (errotulu nagusia, toldoa eta erakusleihoa eta ibilgailuak) eta barneko paisaia linguistikoa (katalogoak, menu-kartak eta antzekoak) hartzen ditu barnean.
Ekintza hau zuzenean lotuta dago AROA 2023-2027 Euskararen Plan Estrategikoan jasotakoarekin, zehazki, eguneroko bizitzan euskara erabiltzeko estrategia espezifikoak garatzearekin. Izan ere, Hitzargune programaren bidez egindako azken kale-paisaia linguistikoaren analisien emaitzek erakusten digute, adibidez, errotulu nagusien presentzia %37koa dela eta erakusleihoetan %22koa. Horregatik, Udalak urratsak eman nahi ditu dirulaguntza honen bidez euskara gehiago egon dadin.
Dirulaguntzak Gernika-Lumo ko merkataritza-, ostalaritza- edo bestelako zerbitzu-establezimenduak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte.
Aurten 2.000 euro bideratuko dira dirulaguntza honetara, eta eskaera kopuruaren arabera, 2027 an partida handitu egin daiteke. Baldintza hauek bete beharko dira: Hitzargune programaren hitzarmena sinatuta izatea Udalarekin, errotulazio-elementua zuzen idatzita egotea, izen propioa, toponimoa, akronimoa edo abizenak soilik ez izatea, errotulua iraunkorra izatea, eta euskarazko zein gaztelaniazko grafia antzekoa duten terminoak euskaraz idaztea. Bi hizkuntza ofizial edo gehiago erabiltzen direnean, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren edo beste hizkuntzen parekoa izan beharko da.
Edozein kasutan, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak doako itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskainiko die interesdunei, diruz lagundutako errotuluen testuen zuzentasuna bermatzeko.




