Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatuta, Domusa Teknik Azkoitiko Opena txapelketako finalak jokatu ziren atzo, zapatua, Txerloiko tenis pistetan. Txapelketako bost kategoria ezberdinetako txapeldunak erabaki ziren asteburuan.
Kategoria mistoan, urrezko mailan, Unai Alkorta nagusitu zen Aitor Magallanesen aurka, 6-6 eta 4-1 emaitzarekin. Zilarrezko mailan, Iñigo Ziarsolo izan zen garaile Danel Zabalaren kontra (6-6, 1-4). Brontzezko mailan, berriz, Noah Muxikak 6-3-10 eta 3-6-8 emaitzarekin irabazi zion Unai Azkuneri.
Nesken mailako finaletan, zilarrezko kategorian, Maialen Agirrek 6-6 eta 4-4 irabazi zion Intza Zubizarretari. Brontzezko mailan, Lur Muxika nagusitu zen Enara Etxanizen aurka, 6-6 eta 1-1 emaitzarekin.
Maiatzaren aurrenetan hasi zuten Domusa Teknik Azkotiko Opena Txerloiko tenis pistetan, eta denera, 67 tenislarik parte hartu dute.




