Asteartean, Ertzaintzako agenteek jakin zuten bi pertsona susmagarri Foruan zeudela kablez eta tresnaz betetako gurditxo batekin. Handik gutxira, Kortezubiko Udalaren jabetzako udal-lokal batean indarra erabiliz sartu zirela eta gurditxo bat eta kableak falta zirela jakinarazi zen.
Foruan agertu ziren patruilek bi susmagarriak aurkitu eta identifikatu zituzten. Kortezubiko Udalaren inskripzioa zuen gurditxo bat eta aipatutako objektuak zeramatzatela egiaztatu ondoren, indarkeriazko lapurreta delituagatik atxilotu zituzten.
Lapurtutako objektuak Udaleko funtzionarioei itzuli zitzaizkien. Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten eta datozen orduetan epailearen esku jarriko dituzte.




