Kirol proba dela eta, 10:30etik 13:30era bitartean trafiko etenaldiak izango dira ibilbideko hainbat puntutan. Udalak herritarrei eskatu die joan-etorriak aurretiaz antolatzeko eta segurtasun arduradunen jarraibideak betetzeko.
Aparkalekuei dagokienez, uztailaren 11ko 22:00etatik uztailaren 12ko 15:00etara ezingo da aparkatu Armintzako elizaren atzealdeko guneetan, ezta Torreburuko eremu osoan ere, eskolaren inguruak eta udaletxea barne.
Bestalde, uztailaren 10ean, txirrindularitzari buruzko solasaldia egingo dute Armintzako Kultur Etxean, 19:00etan. Bertan, kirol horren historiari eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatuko dute.




