Leioako (Bizkaia) dantza suelto txapelketaren 24. edizioan Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak izan ziren garaile helduen mailan. Sari nagusiarekin batera, zapia eta txapela eskuratu zituzten.
Lehia horretan, Endika Osa eta Ane Jaunarena lezotarrak sailkatu ziren bigarren postuan, eta Bidatz Manterola eta Jon Alkain oriotarrak hirugarren.
Gaztetxoen mailan ere parte hartu zuten Azpeitiko dantzariek, eta zenbait sari eskuratu zituzten. Ibai Izagirre villabonatarra eta June Aguado segurarra izan ziren garaile maila horretan.
Bigarren saria, berriz, Oier Arriaran eta Elene Astiazaran azpeitiarrentzat izan zen. Azkenik, Jone Leon eta Lore Lizarralde azpeitiarrak sailkatu ziren hirugarren postuan.




