Lehiaketa Monakon ospatuko da uztailaren 8tik 11ra. Bertan, nazioarteko hainbat unibertsitatetako ordezkariek itsas nabigazioaren etorkizunari lotutako soluzio teknologikoak aurkeztuko dituzte, eraginkortasun energetikoa eta propultsio jasangarria ardatz hartuta.
Taldeak aurkeztuko duen katamarana elektrikoak 5 metroko luzera eta 2,5 metroko zabalera ditu, 6 kW-eko potentziarekin. Iazko ereduarekin alderatuta, ontziak hobekuntza nabarmenak ditu, hala nola kaskoaren egituraren optimizazioa eta bateriaren errendimenduaren igoera.
Proiektuaren alderdi berritzaileenetako bat egitura bio-inspiratua da, sorgin-orratzen hegoen sistema erretikularrean oinarritua. Diseinu honek ontziaren pisua murriztea eta sendotasuna hobetzea ahalbidetzen du. Gainera, ikasleek eurek fabrikatutako 9,5 kWh-ko litio-ioi bateria bat integratu dute.
Nabigazio sistema adimendun berri bat ere gehitu dute, ibilbide optimoa denbora errealean kalkulatzeko gai dena. Sistema honek ahots bidezko jarraibideak ematen dizkio pilotuari, kopilotu birtual gisa funtzionatuz.




