Clown izatea 'payaso' bat izatea baino askoz gehiago dela nabarmendu du Lourde Amiano k, 'Les Underklowns' taldeko kideak. Talde honek tailer bat antolatu du maiatzaren 26an, 19:30ean, Xenpelar Etxea n. Topaketa honetan, May Gorostiaga clown ezagun eta errespetatuak parte hartuko du klasea gidatuz.
Amianok azaldu duenez, clownaren helburua ez da soilik barre eragitea, baizik eta norberarekin eta barneko esentziarekin konektatzea. «Clounean, porrota arrakastaren bide da, publikoak clownak huts egiten duenean barre egiten baitu», adierazi du. Horrek egoa eta garaipen pertsonala gainditzea eskatzen du, eta hori da tailerrean landuko dena.
Clownaren arteak gai sakonak ere jorratu ditzakeela gaineratu du. Adibidez, taldeko kideek Hondarribi an aurkeztutako lan batean, lau emakumek lau errealitate desberdin islatu zituzten, hala nola prejubilazioa, edertasun trikimailuak, lan prekarietatea edo integrazioa. Ikusle batek adierazi zuen clownaren bidez gai guztiak jorratu daitezkeela, dibertsioarekin ere.
Amianok Errenteria ko bizilagunak gonbidatu ditu tailerrean parte hartzera, «sorpresa atsegina» izango dela ziurtatuz. Gainera, maiatzaren 30 eta 31 ean Caroline Dream clown ospetsua izango da beste tailer batzuk ematen, eta ekainaren 6 eta 7an ere izango dira saioak.
'Les Underklowns' taldeak eskerrak eman dizkie Asociación de Vecinos Oiarso ri eta Errenteriako Udala ri espazioa uzteagatik tailer hauek egiteko.




