Ostiral arratsaldean zirkulazio arazo handiak izan dira Bizkaian, batez ere eguerdiko ordu biak aldera hasi eta arratsaldeko laurak arte. Rontegi norabidean Barakaldo rako errepidean, Txorierri tik hirira zihoan bidean eta La Avanzada n auto-pilaketak sortu dira norabide bietan.
Arazo hauek areagotu egin ziren A-8 autobidean, Cruces ko lotunearen inguruan, Santander erako norabidean gertatutako istripu baten ondorioz. Bi autok elkar jo dute eta errei bat itxi behar izan da.
Horrez gain, beste istripu bat izan da Malmasín eko tuneletan, oraingoan hiru ibilgailuk parte hartu dutelarik. Honek ere errei bat itxi du eta auto-pilaketak kilometro luzeetara iritsi dira.
Arratsaldeko lauak aldera, trafiko arazo guztiak konponduta zeuden eta zirkulazioa normaltasunez joan da berriro.




