Ekimen honen helburua da Bizkaiko autogobernuaren, demokraziaren eta identitatearen zutabeetako bat den testu funtsezko honen garrantzia herritarrei gerturatzea. Proposamenak bi erakusketa desberdin ditu, publiko anitzengana iristeko.
Alde batetik, Foru Liburutegiak, bere Areto Noblean, erakusketa tekniko eta zientifiko bat hartuko du abuztuaren amaierara arte, espezialistei eta ikertzaileei zuzenduta. Bertan, Bizkaiko Foru Berriaren (1526) jatorrizko alea nabarmentzen da.
Bestetik, erakusketa ibiltari bat jarri da martxan Bilboko Gran Vía-n, publiko orokorrari zuzenduta, diseinu irisgarri eta bisual batekin. Erakusketa hau metro geltokietan ere egongo da eta hainbat udalerritan zehar ibiliko da, ondare historiko honen garrantzia herritarrei gerturatzeko asmoz.
“"Iragana gogoratzeak zentzu eta benetako balioa hartzen du, hura ulertzeko eta gizarte osoarentzat ulergarri egiteko gai garenean. Horregatik da garrantzitsua dibulgazioa, testu hauek, ideia hauek eta ondare hau herritarrei gerturatzea, irisgarri eta erabilgarri egitea gaur egun nor garen interpretatzeko."
Erakusketen edukiak funtsezko uneak errepasatzen ditu, hala nola Foru Berriaren onarpena 1526 an Gernikako Arbolaren azpian eta Karlos I.ak 1527 an berretsi izana. Halaber, garai hartarako aurreratuak ziren kontzeptuak azpimarratzen dira, hala nola hidalguia unibertsala edo habeas corpus-a. “Izan zirelako gara” lelopean, ospakizunak azpimarratzen du Bizkaiko sistema politiko propioa herritarrek beren burua gobernatzeko duten eskubidean oinarritzen dela.




