Irun eko Amaia KZ guneak FICAB zinema jaialdiaren itxiera eta sari-banaketa ekitaldia hartu du. Arkeologia eta ondarearen dibulgazioan erreferente bilakatu den jaialdiak bere edizio berriari amaiera eman dio, zinemaren bidez historia eta zibilizazio zaharrak hurbiltzeko helburuarekin.
Ekitaldian izan ziren Irun eko alkate Cristina Laborda eta Kultura delegatua, Nuria Alzaga. Labordak azpimarratu zuen FICABek Irun "hiri berezia" egiten duten proiektuetako bat dela, eta 26 urte daramatzala "gure historiara eta beste zibilizazio batzuetara zinemaren bidez hurbiltzen", nazioartean erreferente bihurtuz.
XXVI. FICABeko sariak honako hauek izan dira: Arkeolan Saria Dibulgazio Zientifikoari, Arqueomallornauta filmarentzat (zuzendaria: José Antonio Moya Montoya); EITB Saria Genero Ikuspegia Sustatzeko, Mémoires Enfouies filmarentzat (zuzendaria: Claire Perdrix); Hezkuntza Atalaren Saria, baita ere Arqueomallornauta filmarentzat; eta Publikoaren Sari Berezia, Mémoires Enfouies filmarentzat.
Epaimahaiak, Lourdes Herrasti buru zela, aipamen berezi bat ere eman zion Mémoires Enfouies filmari. Epaimahaikideak izan ziren Beatriz Agramonte Ochoa, Valentina Porcheddu, Giorgio Studer eta Mertxe Urteaga.
Jaialdiaren amaiera gisa, En busca del fuego filmaren proiekzioa eskaini zen. FICABek zinemaren bidez arkeologia, historia eta ondarea adin guztietako ikusleengana hurbiltzeko apustua berretsi du.




