Iruneko Udala k, Gizarte Ongizate arloko Adinekoen Zerbitzuaren bitartez, Artia auzorako line dance eta oroimen tailer berriak eskainiko dituela iragarri du. Jarduera hauek astean behin izango dira, irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean.
Zehazki, line dance saioak ostegunetan izango dira, 16:30etik 17:30era, eta oroimen tailerra asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Biak ala biak Artia auzoko bizilagunen elkartearen lokalean izango dira, Pío Baroja kalea, 30 helbidean.
Izen-ematea irailaren 10ean, ostegunarekin, hasiko da eta irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Interesdunek Artia auzoko bizilagunen elkarteko liburutegian egin ahal izango dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara. Gainera, WhatsApp bidez ere eman daiteke izena, 628991575 telefono zenbakira idatziz.
Jarduera berri hauek ekainean hasitako arte tailerrari gehitzen zaizkio, auzokoen artean arrakasta handia izan baitzuen.




