Irun hiriko parrokiek opilen bedeinkapen tradizionalak ospatuko dituzte San Marko egunean. Ekitaldiak goizean zehar egingo dira hainbat elizatan: Sagrada Familia n 10:30ean; Juncal, Pentecostés eta Santo Cristo de Artiga elizetan 11:00etan; Behobia n 11:30ean; eta San Martzial eko ermitan 12:00etan.
Udalak prebentzio-neurriak aktibatu ditu egun honetarako. Udaltzaingoaren patruila bat San Martzial inguruan egongo da 10:00etatik aurrera, eta Babes Zibila jende gehien biltzen den eremuan egongo da. Gizarte Ongizateak alkoholaren kontsumo arduratsua sustatuko du.
Gainera, udalak doako autobus zerbitzua antolatu du San Martzial eta Guadalupe ko zelaietara, batez ere nerabeei eta gazteei zuzenduta. Autobusek ordu erdiko maiztasuna izango dute 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta hiriko erdiguneko geralekuetan geldituko dira (Colón pasealekua, Hondarribia kalea eta Nafarroa etorbidea).
Arratsaldean, Meaka ko Auzo Elkarteak aisialdiko jarduera bat antolatu du 17:00etatik aurrera bere egoitzaren plazatxoan. Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia izango da, eta ohe elastikoak ere jarriko dira.




