Iruneko Kultura Zerbitzuak jakinarazi du zabalik dagoela jada eskaerak aurkezteko epea, abenduaren 21ean ospatuko den Santo Tomas azokan produktu agroalimentarioak instalatu, erakutsi eta saltzeko. Era berean, Fruta, Barazki eta Hortalitzen; Animalien; eta Ezti Lehiaketetan parte hartzeko izena eman daiteke. Epea urriaren 30era arte egongo da zabalik.
Deialdi hau Irun go baldintzak betetzen dituzten pertsona edo erakunde guztiei zuzenduta dago. Gehienez 22 postu jarriko dira, 09:30etik 20:00etara bitartean. Postuak hautatzeko orduan, edukien irizpideak eta balorazioa hartuko dira kontuan oinarrietan zehaztutakoaren arabera.
Azokak hiru atal izango ditu: ortofrutikultura, loreak eta landareak; produktu landuak; eta etxaldeko animaliak.
Halaber, Fruta, Barazki eta Hortalitzen, Animalien eta Ezti Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek berariaz eskatu beharko dute izen-emate orrian.
Eskaera, dagozkion datuekin eta dokumentazio osagarriarekin batera, Iruneko Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuko da, "Santo Tomas - Azoka: produktuen salmenta eta lehiaketa" izapide normalizatua erabiliz, edo Administrazio Publikoen Prozedura Arrunta arautzen duen legediak ezarritako gainerako bideen bitartez.
Aurkeztutako eskaera gutxiago baldin badago ezarritako postu kopurua baino, zuzenean esleituko dira. Postu gehiago baldin badago, esleipena azaroaren 13an, 13:00etan, Kultura eta Kiroletako saileko bilera-gelan egingo den zozketa publiko baten bidez erabakiko da.




