Daniel Calparsoro zuzendariaren hurrengo filma, El confidente, Iruneko Ficoban filmatu dute aste honetan. Otsailean zinema aretoetara iristear den lan honetan, erakustazoka Auzitegi Nazionala bihurtu da, eta bertan izan dira teknikariak eta aktoreak, besteak beste, Javier Gutiérrez eta Miguel Herrán.
Produkzioak apirila erdialdean hasi zituen grabaketak Donostian, eta hainbat astez luzatuko dira Euskal Herriko hainbat kokalekuetan, Ficoba tartean dela. Taldeak apirilean bertan filmatu zituen zenbait eszena auditorioan, eta oraingoan, kanpoaldeko irudiak hartu dituzte aparkalekua eta sarrera plaza erabiliz.
Ez da Ficobak zinemarako kokaleku izaten duen lehen aldia. Iaz, Un funeral de locos filma grabatu zen bertan, Quim Gutiérrez, Ernesto Alterio eta Belén Rueda bezalako aktoreekin.
Produkzio etxe batzuek (Bowfinger International Pictures, Esto también pasará, Atresmedia) Ficobaren ezaugarri bereziak aprobetxatu dituzte beraien proiektu ikus-entzunezkoetarako.
Aurretik ere, beste hainbat ekoizpenek erabili dute Ficoba. Aritz Moreno zuzendariaren Ventajas de viajar en tren filma (2019) eta Telmo Esnalen Dantza ere bertan filmatu ziren.
Ficobaren eta ikus-entzunezko fikzioaren arteko harremana ia proiektuaren hasieratik dator. Hasierako urteetan, Jose Mari Goenagaren Sintonía film laburra bertan grabatu zen.




