Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Iruneko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta CD Bidasoa taldeko kideekin izandako bileraren balorazioa egin dute. Topaketa horretan, proiektuaren nondik norakoak definitzeko erakundeen arteko lantalde bat eratzea proposatu dute.
Jaurlaritzak azpimarratu duenez, edozein konpromiso ekonomiko hartu aurretik, ezinbestekoa da azpiegituraren beharrak zehaztea. Horren barruan, kirol-erabilerak, erabilera multifuntzionalak eta horiek eragingo lituzketen kostuak aztertu beharko dira, baita finantzaketa publiko zein pribaturako bideak ere.
Bestalde, Txenperenea eremuari dagokionez, Plaiaundiko instalazioak desegin eta hara lekualdatzeko konpromisoa berretsi du Jaurlaritzak. Horretarako, Iruneko Udalari lankidetza-protokolo bat sinatzea proposatu dio, oinarrizko proiektua garatzeko markoa ezartzeko.




