Iruneko Udala datorren astelehenean, urriaren 19an, arrosa argiz argiztatuko du bere fatxada, Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna dela eta. Ekintza hau Gipuzkoa Minbiziaren Aurka – Asgicer elkartearen eskaeraz gauzatuko da.
Ekintza honen helburua da emakumezkoen artean ohikoena den tumore hau ikusgarri egitea. Kalkulatzen da gaixotasuna bizitzan zehar pairatzeko arriskua %12koa dela, hau da, zortzi emakumetik bat.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgune hau.




