Donostiarra ko nesken trainerua Euskotren ligako kanporaketak jokatuko ditu asteburu honetan, Bermeo n bihar 17:35ean, eta Portugalete n etzi 11:25ean. Mailari eusteko helburuarekin, aurkari gogorrak izango dituzte aurrez aurre: Hondarribia (ETE ligako txapelduna), Zarautz (ETE ligako txapeldunordea eta Kontxan aritu dena) eta Tiran (Galiziako ligako txapelduna). Hiru talde horien artean onena izatea da datorren denboraldian Euskotren ligan aritzeko baldintza bakarra.
Kontxako Banderan erakutsitako mailari jarraipena ematea garrantzitsua izango da Bantxa traineruarentzat, aurkariak menderatu ahal izateko. Bihar erlojuaren kontrako saio ona egin beharko dute Hondarribia eta Zarautz gainditzeko. Tiran ek erakutsiko duen maila, berriz, asteburuan ikusiko da, erreferentzia gutxi baitago galiziarren inguruan.
Bestalde, Donostiarra ko mutilak ere arraunean arituko dira asteburuan, Eusko Label ligako azken bi jardunaldietan. Bihar Bermeo n izango dira (18:51), eta etzi Portugalete n (12:40). Igor Makazaga entrenatzailearen agurraren berri jakin berri dela, liga maila onean bukatzen ahaleginduko dira, batez ere Kontxan bigarren postua lortu ondoren. Une honetan, sailkapeneko bosgarren postuan daude, eta zaila dirudi gehiago igotzea, baina banderaren bat irabazteko aukerak dituzte oraindik.




