Auzo-elkarteak eta hiriko hainbat eragilek elkarlanean prestatu dute egitaraua, eta bertan haurrentzako jolasak, kirol lehiaketak, herri-bazkariak eta gaueko musika saioak izango dira.
Ostiralean, irailaren 18an, 18:00etan hasiko dira jaiak haurren entzierroarekin eta 2025eko konpainiako kantineraren irekiera ekitaldiarekin. Arratsaldean, 18:30ean, Gazteleku Martindozeneak antolatutako 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da 12-17 urtekoentzat. Ondoren, tatuaje tailerrak izango dira, eta 20:00etan umeentzako pizza-dastaketa. Gauean, 21:00etan afari herrikoia egingo da ikastetxeko patioan, eta 22:00etan diskofesta hasiko da.
Larunbatean, irailaren 19an, egitarauak autodefentsa ikastaro librea eskainiko du Mayumi Judo Klubaren eskutik 11:00etan. Puzgarriak eta kaleko hezitzaileen tailerrak ere izango dira goizean zehar. Arratsaldean, 17:00etan apar-festa eta 19:00etan bakarrizketak izango dira. Gaua musika emanaldiekin amaituko da, 22:00etatik aurrera.
Igandean, irailaren 20an, eguna 8:00etan ibilaldi herrikoiarekin eta 9:00etan Txistularien Udal Bandaren diananarekin hasiko da. Goizean, 10:30ean, patata-tortilla lehiaketa ospatuko da; izena emateko epea irailaren 19ko 13:00etan bukatuko da ‘Jose y Mariaje’ dendan. Eguerdiko 14:30ean herri-paellada (7 euroko txartela, gehienez 250 pertsona) eta bingoa izango dira, iberiko sorta bat jokoan jarriz. Txartelak Bar Matias-en eros daitezke euro baten truke.
Festak amaitzeko, 18:00etan hiriko dantza akademien erakustaldia izango da, 19:00etan bakarrizketak eta 20:30ean 2026ko kantineraren azken ekitaldia.




